XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizitzaren udaberrian zegoen gazte hark neguko ilunari eta hotz izoztuari egiten zion dei... Bizitzaren ironia?

Bere ondasunak ia ezerezera mugatuta dituen agure miserablea biziari antsiaz atxikitzen zaion bitartean, han zeukan bere aurrean gazte aberats hura hiltzeko gose irrikita?

- Paul, aholku bat eman nahi nizuke... Ikusi... Erabaki hori oso garrantzitsua da eta... zergatik ez duzu bihar arte luzatzen?

Ez neukan zuen etxean lo egiteko asmorik, baina esan didazuna entzun ondoren zure gurasoei baimena eskatuko diet gaua hemen emateko eta bihar adierazi diezadakezu zure azken erabakiaren berri.

Erabaki zuzena hartzeko denbora behar duzu.

Eman iezadazu bihar erantzuna.

Orduak joan ziren, gaua igaro eta goizean Paulek irmoki eutsi zion besperan hartutako erabakiari.

12. 1835 urtearen hasieran bukatu zuen Paulek bere hezkuntza militarra Pirinioetako lurralde menditsu haietan, etsaien erasoetatik urrun.